Gure historia

St jean de Luz Rhune
Maison Coté landaise

Duela 30 urtetik Ipar Euskal Herrian
eta Hego Landetan errotua

HETZI Taldearen abentura 1991ean hasi zen, Daniel Hiribarrenek CARMEN IMMOBILIER izenarekin higiezinen lehen agentzia sortu zuenean Hendaian. 30 urtez CARMEN sarea apurka hazi da, eta gaur egun 30 agentzia inguru ditu Ipar Euskal Herriko Kostaldean eta Landetako hegoaldean.

Pertsonak gure garapenaren erdigunean ezartzean, gure Taldea higiezinen sektorean hazi da baita beste jarduera-sektore batzuetan ere, hala nola Turismo digitala, bereziki POPLIDAYS.COM sortuz, baita sukaldaritza ere, Donibane Lohizunen LE GARAGE edo Hendaian VINOTEK-a bezalako elkartoki bereziekin, eta laster ostalaritza, BIZIPOZ proiektuarekin, Donibane Lohizunen.

2022a arte, gure taldea «CARMEN» izenez ezagutzen zen, izen bereko gure jatorrizko markari erreferentzia eginez. Dibertsifikazio horien ondotik, begi bistakoa iruditu zitzaigun nortasun berri bat izatea gure ideiak bateratzeko eta gure filial guztiak federatzeko. Testuinguru horretan, gure taldea «HETZI taldea» bilakatu da.

Maison Coté landaise

Gure Taldeak balio sendoak ditu, bere baitan errotuak. Bere jarduera guztiek izateko arrazoi amankomuna dute:

« Lekuko partaide artatsu eta berritzaile gisa, biziko etapa bakoitzean garrantzia duten lekuak aurkitzeko engaiatzea». 

HETZI, gure euskal ondareaz betetako izena, etziko mundua diseinatzera gonbidatzen gaituen izena. Guretzat garrantzitsua den guztia elkartzeko agintzarekin, lekuak eta loturak. Eta, batez ere, aitzindari izaten segitzeko nahia, etorkizunera begira, gure marka guztien bidez, gure leku bakoitza zure biziko etapa bakoitzera egoki dadin.

logo-hetzi-2
Izen adierazgarri
eta esanguratsua !

H gure lekuko sustrai indartsuen oroigarri gisa, Hendaiako H-a, gure historiaren sorleku… nondik gatozen gogoratzeko ezinbesteko beharrari erreferentzia eginez, nora goazen jakiteko.

ETZI, gure Taldeak eta bere zuzendariek, hurrunago proiektatzeko, bihar baino hurrunago … etzi, duten bizi-beharraz erreferentzia eginez.

«ETZI», mugimenduan segitzera eta etengabe berrikuntzak egitera gonbidatzen gaituen seinalea da, beti aitzindari izateko.

«Etzira» begiratzeak erran nahi du, halaber, pertsonak eta haien ingurunea errespetatuko dituen garapen iraunkorrerako epe luzean jardutea.

Agence_Hendaye

1991

Naissance de l’enseigne CARMEN IMMOBILIER

Ouverture de la 1ère agence à Hendaye.

1998

Lancement de l’activité PROMOTION IMMOBILIERE

Construction et commercialisation du 1er programme de logements neufs.

agence-carmen

2005

Naissance de l’enseigne CARMEN ENTREPRISES

Lancement de l’activité immobilière d’entreprises.

POPLIDAYS

2011

Naissance de POPLIDAYS.COM

Site de vente en ligne de locations de vacances.

Agence Capbreton

2014

Extension du réseau d’agences CARMEN

Sud des Landes

Carmen_conciergerie

2019

Lancement du CONCIERGE IMMOBILIER

Ouverture du GARAGE à Saint-Jean-de-Luz

Cave vin Vinotek

2021

Ouverture de LA VINOTEK

à Hendaye

Logo groupe Hetzi

2019

2019
2022

Le Groupe CARMEN devient le Groupe HETZI

Agence_Hendaye

1991

Naissance de l’enseigne CARMEN IMMOBILIE

Ouverture de la 1ère agence à Hendaye.

Gure manifestua

HETZI Taldea lekuko partaide artatsu eta berritzaile gisa engaiatzen da, biziko etapa bakoitzean garrantzia duten lekuak aurkitzeko.Gure bezeroentzat leku garrantzitsuak aurkitu, erreserbatu, diseinatu eta eraiki nahi ditugu, gure bizian oinarrizkoenak diren loturak sortzen dituzten lekuak.

Gure xedea, etengabe mugimenduan den Talde bat izatea da, garatzen eta berritzen den Talde bat, gure DNA galdu gabe eta gure balioei leial eutsiz. Gure filialen estrategiaren eta antolaketaren erdigunean. berrikuntza bultzatzen dugu.Gure lankideak ausartak izatera eta egunero berrasmatzera bultzatzen ditugu.

 

Kalitatezko giza harremanek garrantzi handia dute guretzat, bai Talde barnean, baita gure bezeroekin ere, gure arreta guztien erdigunean direlako beti.Gure kudeaketa-estiloa konfiantzan, onginahian eta exijentzian oinarritzen da, eta bezeroari esperientzia paregabea eskaintzen dion lan-ingurune lasaia sustatzen du. Gure bezeroak eta kolaboratzaileak gogotsu nahi ditugu.

Taldearentzat, hazkunde iraunkorra eta errentagarria lortzea dugu helburu. Errentagarritasun sendoarekin saritu behar ditugu gure engaiamendua, exijentzia eta eguneroko ausardia. Finkatu ditugun helburuak lortzea eta gure jardueren errentagarritasuna eskakizun handia dira.Gure ametsak lortzeko baliabideak ematen dizkiogu gure buruari, etekin ekonomiko jasangarrien bidez.

Engaiamendu horiek guztiak, gizatiarrak, ekonomikoak edo sozialak, gauza naturala dira gure Talde independentearentzat, beti nahi izan baitu tokiko garapenean parte hartu, eta bezeroei, kolaboratzaileei eta lurraldeari aukera eman bere hazkundeaz balia daitezen.

Gure balioak

Gure izateko arrazoia

« Lekuko partaide artatsu eta berritzaile gisa, biziko etapa bakoitzean garrantzia duten
lekuak aurkitzeko engaiatzea.»

Biziko funtsezko etapa bakoitza leku batean idazten da: bizitegi batean, oporretako etxe batean, jateko edo jostatzeko leku batean.

Segur gaude leku horiek guztiek gure biziko lotura funtsezkoenak sortzen dituztela: familia-loturak, lagunarteko loturak, gizarte-loturak, kultura anitzeko eta belaunaldien arteko loturak. Gure bezeroentzat garrantzia duten leku horien aurkitzeko, erreserbatzeko, diseinatzeko eta eraikitzeko engaiamendua hartzen dugu.

Sustraiak Ipar Euskal Herrian eta inguruetan ditugulako, eta ongizateari eta kalitatezko giza harremanei atxikiak garelako, bai Taldean, baita bezeroekin ere, gure arreta guztien erdigunean direlako beti, bezero bakoitzarekin giza esperientzia ezohiko eta berritzailea bizitzea dugu xede.

Gure nahiak

 

30 urte baino gehiago dira zerbitzu lanbideetan ari garela, etorkizuneko erronkei begira.  Etengabe mugitzen den mundu honetan, biharko desafioak ez dira gaurkoak edo atzokoak bezalakoak! Gure asmoa etengabe mugimenduan den Taldea izatea da: gero eta konektatuagoa, gero eta eraginkorragoa eta gero eta engaiatuagoa gure bezeroen zerbitzurako berrikuntzak eginez. Bizia mugimendua dela eta bizirik egoteko mugimenduan egon behar dela uste dugulako, gure kolaboratzaileei eta filialei ausardia eta berrikuntzarekiko zaletasuna sustatzen diegu eta huts egiteko eskubidea onartzen dugu.
Gure lankideak ekintzara gonbidatzen ditugu, segur garelako «huts ainitz egin direla geldirik egonez*». Norabide argia (gure izateko arrazoia) eta iparrorratz zehatza (gure 4 balioak) ditugulako, ez gara inoiz galduko!
Buruargitasunez, ausardiaz eta aldatzeko fermutasunez goaz aitzina, guhaur izateari utzi gabe.
* Benjamin Disraeli

Course Carmen

Ez ditugu bezeroak «KONTENT» nahi, bezeroak «GOGOTSU» nahi ditugu!

Hori lortzeko, esperientzia paregabea bizi dezazuen engaiatzen gara, gure marken egiazko enbaxadore izateko gogoa emanez. Entzuten dakigulako eta «konponbideak» xerkatzen ditugulako beti, ezinbestekoak bilakatzen gara gure bezeroentzat. Eta segur gaude gure bezeroei zerbitzu ona emateko, gure kolaboratzaileak zaindu behar ditugula. Horregatik, gure taldeak gure proiektuen erdigunean jartzen ditugu, eta gure langileen garapena lehentasuna da guretzat.

Formatzea, Taldearen informazioak trukatzea, tresna eraginkorrak ematea, arrakastak ospatzea, balentria aitortzea, elkarrekin eraikitzea eta gure lankideei zailtasun pertsonaletan laguntzea dira gure ekintzaren zutabeak.

Gure kudeaketa-estiloa konfiantzan, onginahian eta exijentzian oinarritzen baita, lan-giro lasaia sustatzen du, bezeroarekin esperientzia paregabea bizitzeko.

Atteindre Objectifs

Erronkak gustatzen zaizkigulako, Taldearen hazkunde iraunkorra eta errentagarria dugu helburu. Jardueren errentagarritasuna ezinbesteko baldintza da epe luzera gure independentzia bermatzeko, gure taldeen hazkundea ahalbidetuko duten proiektuetan inbertitzeko eta gure kolaboratzaileei eta akziodunei bidezko ordainketa eskaintzeko. Emaitzetara bideratutako kultura sendoa dugu, lehiakideak garelako. Errentagarritasun sendoarekin saritu behar ditugu gure engaiamendua, exijentzia eta egunerokoan dugun ausardia.

Gure ametsetan sinesten dugulako, horiek betetzeko baliabideak ematen dizkiogu geure buruari, etekin ekonomiko jasangarriei esker.

Gure burua berrasmatzen jakitea
30 urte baino gehiago dira zerbitzu lanbideetan ari garela, etorkizuneko erronkei begira. Etengabe mugitzen den mundu honetan, biharko desafioak ez dira gaurkoak edo atzokoak bezalakoak! Gure asmoa etengabe mugimenduan den Taldea izatea da: gero eta konektatuagoa, gero eta eraginkorragoa eta gero eta engaiatuagoa gure bezeroen zerbitzurako berrikuntzak eginez. Bizia mugimendua dela eta bizirik egoteko mugimenduan egon behar dela uste dugulako, gure kolaboratzaileei eta filialei ausardia eta berrikuntzarekiko zaletasuna sustatzen diegu eta huts egiteko eskubidea onartzen dugu. Gure lankideak ekintzara gonbidatzen ditugu, segur garelako «huts ainitz egin direla geldirik egonez*». Norabide argia (gure izateko arrazoia) eta iparrorratz zehatza (gure 4 balioak) ditugulako, ez gara inoiz galduko! Buruargitasunez, ausardiaz eta aldatzeko fermutasunez goaz aitzina, guhaur izateari utzi gabe. * Benjamin Disraeli
Gure kolaboratzaileak eta bezeroak gogotsu egin nahi ditugu
Ez ditugu bezeroak «KONTENT» nahi, bezeroak «GOGOTSU» nahi ditugu!
Hori lortzeko, esperientzia paregabea bizi dezazuen engaiatzen gara, gure marken egiazko enbaxadore izateko gogoa emanez. Entzuten dakigulako eta «konponbideak» xerkatzen ditugulako beti, ezinbestekoak bilakatzen gara gure bezeroentzat. Eta segur gaude gure bezeroei zerbitzu ona emateko, gure kolaboratzaileak zaindu behar ditugula. Horregatik, gure taldeak gure proiektuen erdigunean jartzen ditugu, eta gure langileen garapena lehentasuna da guretzat. Formatzea, Taldearen informazioak trukatzea, tresna eraginkorrak ematea, arrakastak ospatzea, balentria aitortzea, elkarrekin eraikitzea eta gure lankideei zailtasun pertsonaletan laguntzea dira gure ekintzaren zutabeak. Gure kudeaketa-estiloa konfiantzan, onginahian eta exijentzian oinarritzen baita, lan-giro lasaia sustatzen du, bezeroarekin esperientzia paregabea bizitzeko.
Helburuak lortzea
Erronkak gustatzen zaizkigulako, Taldearen hazkunde iraunkorra eta errentagarria dugu helburu. Jardueren errentagarritasuna ezinbesteko baldintza da epe luzera gure independentzia bermatzeko, gure taldeen hazkundea ahalbidetuko duten proiektuetan inbertitzeko eta gure kolaboratzaileei eta akziodunei bidezko ordainketa eskaintzeko. Emaitzetara bideratutako kultura sendoa dugu, lehiakideak garelako. Errentagarritasun sendoarekin saritu behar ditugu gure engaiamendua, exijentzia eta egunerokoan dugun ausardia.
Gure ametsetan sinesten dugulako, horiek betetzeko baliabideak ematen dizkiogu geure buruari, etekin ekonomiko jasangarriei esker.
Previous slide
Next slide

HETZI taldea, lurraldeko partaidea

Bere balioen arabera, HETZI Taldeak garrantzi berezia ematen die kirolaren balioei, talde-izpirituari eta lurraldeko gazteen garapenari. Taldeak lekuko kirol-klub ainitz laguntzen ditu, balioak partekatzen dituztelako (tenisetik errugbira, igeriketatik edo futboletik pasatuz…). Helburua klub ttipien garapena laguntzea da, etorkizuneko gazteak kudeatzen dituzten boluntarioak sustengatuz, bereziki hainbat material eta ekipamendu finantzatuz (pilotak, baloiak, atorrak, etab.). Leialtasunean eta epe luzean oinarritutako lankidetza.