Higiezinen bitartekaritza

logo-carmen

1991ean Hendaian lehen CARMEN etxe agentzia ireki zenetik, sarea Ipar Euskal Herriko Kostalde osora eta Landetako hegoaldera hedatu da, eta gaur egun 30 agentzia inguru ditu.

CARMEN taldeko kolaboratzaile guztiek lekuko higiezinen merkatua eta haren berezitasunak sakonki ezagutzen dituzte. Mota guztietako erosketa- edo salmenta-proiektuei erantzuteko gai dira, bizileku- edo merkataritza-higiezinak, berriak edo zaharrak.

Prestigiozko higiezinen aukeraketa ere eskaintzen da, «KOTE PALAIS» izenpean.

CARMEN taldera jotzen denean, zerbitzu eta laguntza osoki pertsonalizatuak aukeratzen dira, bakoitzaren beharrei egokituak.Tresna berritzaileez eta higiezinen iragarkien banaketaz baliatzea ere erran nahi du, ez bakarrik plataforma espezializatu eraginkorrenetan, baita gure agentzien erakusleiho ainitzetan, gure web orrian eta sare osoan banatutako «Carmen Magazine» aldizkarian ere.

Carmen_rdv_client
ligne pointillé
Logo-Carmen-le-concierge-immobilier

HIGIEZINEN ATEZAINA, Ipar Euskal Herriko eta Landetako hegoaldeko jabeei zuzendutako zerbitzua da, urteko edo sasoiko alokairuei lotutako betebeharrak kudeatzen dituena.

LA CENTRALE-ko taldeak kudeaketa administratiboa, juridikoa, eta finantzen kudeaketa eramaten du. Horrela HIGIEZINEN ATEZAINEK denbora gehiago dute, hurbiltasuna eta eraginkortasuna bermatzeko baita eskaerei erantzuteko ere. Bi polotan antolaturik, jabeak, egoiliarrak edo bidaiariak hobeki lagunduko ditugu beren proiektuetan, zerbitzu onenak eskainiz.

ligne pointillé

2022an abiatua, Lilihome etxe mandatarien sare berritzailea da. Izan ere, bi bitartekaritza-ereduak (etxe mandatariak eta higiezinen agentzia fisikoak) bateratzen dituen lehen sarea eta sare bakarra da, eta haien mandatu guztiak partekatzea proposatzen du.

Lilihomen, ahal den guztia egiten da partaide-mandatariek arrakasta lor dezaten, bereziki «HETZI School-en» sartzeko aukera emanez. Eskola horrek prestakuntza-programa oso eta pertsonalizatua eskaintzen du.

Azkenik, HETZI Taldearen ospeaz baliatzeaz gain, Lilihomek lansari-sistema oso erakargarria eskaintzen du, mugagabea delako.
Lilihome, etxe mandatari berritzaileentzako sare desberdina.

mandataire-immobilier
ligne pointillé

Higiezinen bitartekaritzaren adarrarekin lotutako jarduera guztiek Merkataritza-Back Office bat dute euskarri, salmenten administrazioaz arduratuko den sail juridiko bat (dosierren segipena, akta pribatuen izenpetzea) eta «HETZI School»-en bidez, prestakuntza-programa integratu bat.

ligne_pointillé