Mentions légales

  1. Webgunearen aurkezpena.

Ekonomia digitalarekiko konfiantzari buruzko 2004ko ekainaren 21eko 2004-575 legearen 6. artikuluaren arabera, www.hetzi.fr webgunearen erabiltzaileei gunearen sorreran eta jarraipenean parte hartzen duten eragileak nor diren zehazten da:

Jabea: HETZI TALDEA/SIRET ZK.: 441 648 771 00034
Putillenea AG – 64122 URRUÑA

Tel: +33 (0) 559 201 201
Kontaktua: contact@carmen-immobilier.com
Sortzailea: Bleu Vif
Argitalpen-zuzendaria: Daniel Hiribarren
Argitalpenaren arduraduna pertsona fisikoa edo juridikoa da.
Webmasterra: Daniel Hiribarren

Aterpetzailea: Gunea, SysNove EMS-an (Erantzukizun Mugatuko Sozietatea) ostatatua da. Enpresak 15.000 euroko kapitala du eta egoitza soziala, Frantzian, 40990 Saint-Paul-lès-Dax, Saint-Vincent-de-Paul etorbideko 8an du. Harremanetarako: 05 64 11 50 52.

  1. Webgunea eta eskainitako zerbitzuak erabiltzeko baldintza orokorrak.

www.hetzi.fr webgunea erabiltzeak erran nahi du guztiz onartzen direla jarraian zehazten diren erabilera-baldintza orokorrak. Erabilera-baldintza horiek edozein momentutan alda edo osa daitezke. Hori dela eta, www.hetzi.fr webgunearen erabiltzaileei baldintzak erregularki kontsultatzea gomendatzen diegu.

Normalki, erabiltzaileek uneoro eskura dute webgune hau. Hala ere, www.hetzi.fr webguneak mantentze-lan teknikoengatik etetea erabaki dezake, eta erabiltzaileei mantentze-lanaren datak eta orduak aldez aurretik jakinarazten ahaleginduko da.

Daniel Hiribarrenek www.hetzi.fr webgunea erregularki eguneratzen du. Halaber, legezko oharrak edozein momentutan alda daitezke: beraz, erabiltzaileari galdegiten zaio ahal bezain bat kontsultatzea.

  1. Eskaintzen diren zerbitzuen deskribapena.

www.hetzi.fr webgunearen helburua enpresaren jarduera guztiei buruzko informazioa ematea da.

 

HETZI Taldea, www.hetzi.fr webgunean ahal bezain informazio zehatza eskaintzen ahalegintzen da. Haatik, ezin izango da, bere erruz edo informazioak ematen dituzten partaideen erruz, eguneratzean gerta daitezkeen ez aipatze, zehaztasun ezak eta eskasien erantzule izan.

 

www.hetzi.fr webgunean agertzen den informazio guztia adierazgarri gisa eskaintzen da eta aldaketak izan daitezke. Gainera, www.hetzi.fr webguneko informazioa ez da osoa. Linean jarri zirenetik aldaketak egin izanaren baldintzapean daude.

  1. Datu teknikoen kontratu-mugak.

 

Webguneak JavaScript teknologia erabiltzen du.
Webgunea ezin izanen da webgunearen erabilerarekin lotutako kalte materialen erantzule izan. Gainera, webgunearen erabiltzailea engaiatzen da, duela gutiko, birusik gabeko eta azken belaunaldiko nabigatzaile eguneratua duen materiala erabiltzera webgunean sartzeko.

  1. Jabego intelektuala eta faltsifikazioak.
    Daniel Hiribarren jabego intelektualeko eskubideen jabe da edo gunean eskuragarri diren elementu guztien gaineko erabilera-eskubideak ditu, bereziki testuak, irudiak, grafikoak, logoak, ikonoak, soinuak, programak.

Debekatua da webguneko elementu guztien edo batzuen erreprodukzio, irudikapen, aldaketa, argitalpen, egokitzapena egitea, erabilitako modu edo prozedura edozein dela ere, Daniel Hiribarrenek aitzinetik idatzizko baimena eman ezean.

Webgunearen edo elementu baten baimendu gabeko erabilera faltsifikazio gisa hartuko da, eta Jabego Intelektualaren Kodearen L.335-2 eta ondoko artikuluen xedapenen arabera auzipetuko da.

  1. Erantzukizun-mugak.
    HETZI Taldeak ez du bere gain hartuko www.hetzi.fr web orrira sartzean erabiltzailearen ordenagailuan eragindako zuzeneko eta zeharkako kalteen erantzukizuna, baldin eta kalte horiek 4. puntuan adierazitako zehaztapenak betetzen ez dituen materiala erabiltzearen edo akats edo elkargaiztasun bat agertzearen ondorio badira.

HETZI Taldeak ez du bere gain hartuko www.hetzi.fr webgunea erabiltzeak eragindako zeharkako kalteen (merkatu-galtzea edo aukera-galtzea, adibidez) erantzukizuna.

 

Erabiltzaileek espazio interaktiboak dituzte esku (harremanetarako gunean galderak egiteko aukera). Daniel Hiribarrenek eskubidea du, aitzin abisurik gabe, espazio honetan zabaldutako edozein eduki ezabatzeko, baldin eta Frantzian aplikagarria den legedia urratzen badu, bereziki datuen babesari buruzko xedapenak. Beharrez, Daniel Hiribarrenek erabiltzailearen erantzukizun zibila eta/edo penala eskatzeko aukera ere badu, bereziki mezu arrazista, iraingarri, difamatzaile edo pornografikoen kasuan, erabilitako euskarria edozein dela ere (testua, argazkiak, etab.).

  1. Datu pertsonalen kudeaketa.
    Frantzian, 1978ko urtarrilaren 6ko 78-87 Legeak, 2004ko abuztuaren 6ko 2004-801 Legeak, Zigor Kodearen L. 226-13 artikuluak eta 1995eko urriaren 24ko Europako Zuzentarauak babesten dituzte datu pertsonalak.

www.hetzi.fr webgunea erabiltzean, honako informazioa jaso daiteke: erabiltzaileak www.hetzi.fr webgunera sartzeko erabili dituen esteken URLa, erabiltzailearen sarbide- hornitzailea, erabiltzailearen Interneteko protokoloaren helbidea (IP).

Nolanahi ere, Daniel Hiribarrenek www.hetzi.fr webguneak eskaintzen dituen zerbitzu jakin batzuetarako baizik ez ditu biltzen erabiltzailearen informazio pertsonalak. Erabiltzailea jakinean da informazio horiek ematen dituela, batez ere berak sartzen dituenean. Orduan www.hetzi.fr webgunearen erabiltzaileari zehazten zaio informazio hori ematera behartua den edo ez.

 

Informatikari, fitxategiei eta askatasunei buruzko 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legearen 38. artikuluko eta ondokoen xedapenekin bat etorriz, erabiltzaileak berari dagozkion datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta kontra egiteko eskubidea du. Horretarako, eskaera idatzi eta sinatua aurkeztu behar du, eta horrekin batera nortasun-agiriaren kopia bat, agiriaren titularraren sinadurarekin, erantzuna zein helbidetara igorri behar den zehaztuz.

www.hetzi.fr webgunearen erabiltzailearen informazio pertsonalik ez da argitaratzen erabiltzaileak jakin gabe, ez eta beste norbaiti eta edozein euskarrian trukatzen, transferitzen, ematen edo saltzen.

Daniel Hiribarrenen eskubideen berrerosketak bakarrik emango lioke aukera informazio hori balizko erosleari transmititzeko, eta honek, ondorioz, www.hetzi.fr webgunearen erabiltzailearekiko datuak kontserbatzeko eta aldatzeko betebehar bera izango luke.

Gunea ez da CNIL-en (Frantziako informatika eta eskubideen batzordea) deklaratua, ez baitu informazio pertsonalik jasotzen.

Datu-baseen babes juridikoari buruzko 1996ko martxoaren 11ko 96/9 Zuzentarauaren transposizioa egiten duen 1998ko uztailaren 1eko Legearen xedapenek babesten dituzte datu-baseak.

  1. Hiperestekak eta kukiak.
    www.hetzi.fr webguneak beste gune batzuetarako hiperesteka batzuk ditu, HETZI Taldearen baimenarekin ezarriak. Hala ere, HETZI Taldeak ezin du horrela bisitatutako guneen edukia egiaztatu, eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko.

www.hetzi.fr webgunean nabigatzeak erabiltzailearen ordenagailuan cookieak instalatzea ekar lezake. Cookie bat fitxategi ttipi bat da, erabiltzailea identifikatzeko aukerarik ematen ez duena, baina ordenagailu batek gune batean egiten duen nabigazioari buruzko informazioa grabatzen duena. Horrela bildutako datuen helburua da gero webgunean nabigatzea erraztea, bai eta hainbat maiztasun-neurri ahalbidetzea ere.

 

Cookie bat instalatzeari uko egiteak zerbitzu jakin batzuk eskuratzea debekatu dezake.
Hala ere, erabiltzaileak honela konfigura dezake bere ordenagailua cookie-ak instalatzeari uko egiteko:

Internet Explorer-en: «Tresnak» erlaitza (gurpil horzdun formako piktograma goialdean, eskuinean)/Interneteko aukerak. «Konfidentzialtasuna» klikatu eta aukeratu «Cookie guztiak blokatu». Ok klikatu.

Firefox-en: nabigatzailearen leihoaren goiko aldean, «Firefox» botoia klikatu, eta ondotik, joan «Aukerak» erlaitzera. Egin klik «Pribatutasuna» fitxan. «Kontserbazio arauak» parametratu: pertsonalizatutako parametroak erabil historiarako. Azkenik, desklikatu cookieak desaktibatzeko.

Safari-n: «Menua» piktograma klikatu, nabigatzailearen goialdean, eskuinean (gurpil horzduna). Hautatu «Konfigurazioa». «Erakutsi konfigurazio aurreratua» klikatu. «Pribatutasuna» atalean, klikatu «Edukiaren konfigurazioa» atalean. «Cookieak» atalean, cookieak blokatu ditzakezu.

 

Chrome-n: Klikatu «Menua» piktograman, nabigatzailearen goialdean, eskuinean
(hiru lerro horizontalek sinbolizatua). Hautatu «Konfigurazioa». «Erakutsi konfigurazio aurreratua» klikatu. «Pribatutasuna» atalean, klikatu «Lehentasunak». «Pribatutasuna» erlaitzean, cookieak blokatu ditzakezu.

  1. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa esleitzea. 

www.hetzi.fr webgunearen erabilerarekin zerikusia duen edozein auzi Frantziako legediaren mende da.

Parisko auzitegi eskudunek jurisdikzio esklusiboa dute.

  1. Inplikatutako lege nagusiak

1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legea, bereziki informatikari, fitxategiei eta askatasunei buruzko 2004ko abuztuaren 6ko 2004-801 Legeak aldatua.
2004ko ekainaren 21eko 2004-575 Legea, ekonomia digitalarekiko konfiantzari buruzkoa.

  1. Lexikoa.

Erabiltzailea: aipatutako webgunera konektatzen den eta webgunea erabiltzen duen Interneteko erabiltzailea.

Informazio pertsonalak: «Pertsona fisikoak identifikatzeko aukera ematen duen informazioa, edozein modutan, zuzenean edo zeharka.» (1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legearen 4. artikulua).