POPLIDAYS.COM profesionalek (etxe-agenteeak edo sasoiko alokairuko profesionalek) kudeatutako etxeak eskaintzen dituen oporretako alokairuen erreserben lehen webgunea da. 2011an sortu zenetik, 300.000 erreserba baino gehiago izan ditu POPLIDAYS-ek, eta gaur egun 40.000 apartamentu eta etxe baino gehiago eskaintzen ditu Frantzian eta Espainian.
POPLIDAYS-eko bezeroarendako arreta-zerbitzuko operadore guztiak Euskal Herrian dira, eta bidaiariek egonaldiaren aitzinetik, bidaia denboran eta ondotik egiten dituzten galdera guztiei erantzuten diete.
Higiezinen eta epe laburreko alokairuaren sektoreko profesionalentzat soilik.
POPCONNECT opor-alokairuak komertzializatzeko eta banatzeko merkatuan den aukera nagusia da. Kanalen zinezko kudeatzaile, POPCONNECT-ek oporretako alokairu-plataforma eraginkorrenei
(POPLIDAYS, AIRBNB, BOOKING.COM, ABRITEL, etab.) eta denbora errealean partaide profesionalen zorro guztiak banatzeko aukera ematen du. POPCONNECT-ek partaide diren 500 profesionalekin lan egiten du gaur egun, eta kudeaketa guztiaz arduratzen da: online erreserba eta ordainketa, partaidearentzat erreserba-kontratua egitea, partaideen webgune guztietan ordutegien eta izakinen eguneratzea.