Zintzur bustitze, bazkari edo afari baterako, VINOTEK-a Hendaiako leku saihestezina da, giro bero eta lasaiarekin. Michel Niquet-ek (Ziburuko Mattin jatetxeko chefak) apailatutako karta, sasoien arabera aldatzen da eta lekuko produktu freskoak gustuko dituztenak liluratzen ditu. Gainera, proposatzen diren arnoekin ezin hobeki ezkontzen dira.
Kalitatea eta freskotasuna bermatzeko, zirkuitu laburrak lehenesten dira. VINOTEK-aren muina den sotoak 400 arno-erreferentzia baino gehiago ditu. Arno finen zale izan, hasiberriak edo upategi txikien aurkitzaile izan, sommelierraren aholkuek lagunduko dio bakoitzari bilatzen duena aurkitzen. VINOTEK-aren esperientziaz erabat gozatzeko, posible da upeltegia bisitatzea eta jan aitzin baso bat edatea.
Euskal inspirazioa duen eraikin honetan jaio zen Le Garage Luzien-Donibaneko garajearen historia. Donibane Lohizuneko bihotzean, arrantza-portutik bi pausotara, Renault garaje bat egon zen hainbat urtez. 700 m2 baino gehiagorekin, ezin genuen espazio politagorik imajinatu bizitoki baten sortzeko: taberna biziki handi bat, erdiko barrarekin, eta zaporeen mundura bira bat eskaintzen duten hainbat janari-mahai.
Ostatu, «fooding» eta gertakariak, urte gutitan, Le Garage Luzien-Donibaneko garajea leku saihetsezina bilakatu da belaunaldi guztientzat.2022ko abuztuaren 27an itxi zen. Garajea eraitsia izan da eta BIZIPOZ eraikin multzoak ordezkatuko du. Leku berri bat plaza berri batean.
BIZIPOZ=Bizia eta Poza.Izen bat baino gehiago, 2024ean irekiko den etxe-multzo honek zentzua badu. 30eko hamarkadako «art déco» izpirituan oinarrituta, 4 moduluren inguruan antolatuko da: bizitegiak, hotel bat, ostatu bat eta hainbat saltoki eraikinaren beherean.
Foch gunean kokatua da, Donibane Lohizuneko erdigunearen bihotzean. Leku bikain hau, zerbitzu guztietatik hurbil, oinez bizitzeko diseinatu da. BIZIPOZ OSTATUAK GARAJEA ordezkatuko du, beti lagunarteko eta jai-giroan! Ostatu hau urte osoan irekia izanen da, eta elkartzeko aukera emanen die belaunaldi guztiei baso bat edateko, bazkari on bat egiteko, erakusketa bat deskubritzeko, ikuskizun edo kontzertu batez gozatzeko.
BIZIPOZ HOTELA, 56 giltzadun hotel «sailkaezina» izanen da eta Luc VAICHERE arkitektoaren eta Cyril HOUPLAIN eszenografoaren diseinua eta dekorazioa izanen ditu. Bizitoki gisa asmatua izan da, non bizikidetza eta abegi ona azpimarratuko diren, familiak, oporretan izanen diren bikoteak, mintegietan edo lan-bidaietan izanen diren langileak elkar gurutzatuko diren.Leku zinez berezia non «Elkarrekin ongi bizitzea» izanen den kontsigna.
HETZI taldeak kontzeptu berri bat eskaintzen du Donibane Lohizuneko bihotzean.
Ardo-taberna eta jantoki baten artean, etorri esperientzia enologiko paregabea ezagutzera, kopako ardo-aukera zabal baten inguruan, plater eta beste jaki batzuekin batera partekatzeko.
Chez Mattin Traiteur, Chez Mattin jatetxe ospetsuaren luzapena, uztailaren 29an irekiko ditu ateak Donibane Lohizuneko Bizipozen. Michel Niquet-en plater enblematikoak eramateko. Chez Mattin bere catering zerbitzu berria abian jarri du, Ziburuko jatetxe ospetsuaren ondareari jarraipena emanez, euskal espezialitateengatik, sasoiko sukaldaritzagatik eta harrera beroagatik ezaguna