Pribatutasun-politika
Ondoko xedapenak tratamenduaren arduradunak bere webgunearen funtzionamendurako eta bere harreman komertzialen kudeaketarako egindako datu pertsonalen tratamendu guztiei buruzkoak dira.
Esparru juridikoa: DBEO (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta Frantziako legeria betetzea
Tratamenduaren arduradunak adierazten du datu pertsonalak Europako Parlamentuaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluaren (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) (aurrerantzean, DBEO izendatua) eta Frantziako 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legearen (informatikari, fitxategiei eta askatasunei buruzkoa) arabera tratatzen dituela.
Bildutako datu pertsonalak
Biltzen dugun informazioa webgunearen funtzionamendurako garrantzitsua den guztia da.
Responsable du traitement de vos données
Le responsable du traitement est identifié ci-dessous. Ses coordonnées sont :
Groupe Hetzi
ZA de Putillenea – 64122 URRUGNE
Tel: +33 (0) 559 201 201
Contact : contact@hetzi.fr
Nozioak
Datu pertsonalak: persona fisikoak zuzenean edo zeharka identifikatzeko aukera ematen duten datuak (informazioak bateratuz) (bereziki, izen-deiturak, identifikatzailea, telefono-zenbakia eta abar…).
Fitxategia: datu pertsonalen edozein multzo egituratu, euskarria edozein dela ere
(papera/digitala).
Tratamendua: datu horiei buruzko edozein eragiketa edo eragiketa-multzo, edozein dela ere erabilitako prozesua eta, bereziki, bilketa, grabaketa, antolaketa, biltegiratzea, egokitzea, aldatzea, ateratzea, kontsultatzea, erabiltzea, transmisio edo hedapen bidez komunikatzea, parekatzea, blokatzea, ezabatzea edo suntsitzea.
Zure datuak noiz biltzen diren
Zure datu pertsonalak jasotzen dira arakatzaile edo cookien bidez webgunean nabigatzen duzun bitartean.
Datu-tratamenduaren oinarri juridikoa
Zure datu pertsonalak legezko arrazoi hauengatik jasotzen eta/edo tratatzen dira:
Interes legitimoko helburuetarako (gunearen funtzionamendua neurtzea)
Edozein unetan kendu dezakezun zure baimena oinarri hartuta (webgunearen audientzia neurtzeko eta estatistikak egiteko, gunearen interaktibitatea bermatzeko)
Gure legezko eta arauzko betebeharrak betetzen direla bermatzeko, bildutako datu pertsonalak gure barne-zerbitzuetara bideratzen dira, horien eskumenen mugen barnean.
Tratamenduaren arduradunak adierazten du datu pertsonalak beste herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera transferitzeko asmorik ez duela.
Tratamenduaren arduradunak datuak erabili ahal izango ditu, halaber, horretarako interes legitimoa dagoenean: dauden zerbitzuak ebaluatzeko, hobetzeko edo berri batzuk sortzeko.
Datuen kontserbazioaren iraupena.
Datu pertsonalak lehenago azaldutako helburuak lortzeko behar den denbora atxikitzen dira, Frantziako eta Europako lege eta araudi aplikagarriekin bat eginez.
Datuak biltzen zaizkien pertsonen eskubideak
Datu pertsonalak biltzen zaizkion pertsonak eskubide hauek ditu:
Tratamenduaren arduradunari datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko edo interesdunari dagokion tratamendua mugatzeko eskatzea.
Tratamenduaren aurka egitea
Bere datuen eramangarritasuna eskatzea,
Kontrol-agintaritza bati erreklamazio bat aurkeztea,
Emandako baimena edozein momentuan kentzea, baimen hori kendu aitzin emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunari kalterik egin gabe; eskubide hori bakarrik aplikatzen da tratamendua DBEOren 6. artikuluaren 1 a) paragrafoan edo 9. artikuluaren 2 a) paragrafoan oinarritzen denean, hau da, interesdunak bere datu pertsonalak helburu zehatz baterako edo batzuetarako tratatzeko baimena ematen duenean.
Zure datu pertsonalak erabiltzeko edozein eskaera egin dezakezu gurekin harremanetan jarriz helbide elektroniko honetan: contact@hetzi.fr
Iruzurraren aurkako segurtasun-neurriak
Tratamenduaren arduradunak behar diren neurri guztiak hartuko ditu datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, aldatuak, kaltetuak, zabalduak izan ez daitezen eta baimenik ez duten batzuek eskura ez ditzaten.
Cookieen kudeaketa
Cookie bat zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen den fitxategi ttipi bat da, bisitatutako webgunea kudeatzen duen zerbitzariak eskatuta. Webgunearen orrietan egin nabigazioari buruzko informazioa jasotzen du. Gunera egindako bisitan ezarritako cookieen helburua haren funtzionamendu ezin hobea bermatzea da, saio osoan zehar erabiltzailearen informazioak atxikiz, audientzia neurtzeko estatistikak egitea eta zure interesguneetara publizitate egokitua igortzea ahalbidetzea, baita sare sozialen bidez webgunearen interaktibitatea hobetzea ere. Zure ordenagailuan, nabigatzaileak (Internet Explorer, Firefox, Chrome, Safari, etab.) ditu cookieak kudeatzen eta zerbitzaritik grabatzeko agindua jasotzen du. Beraz, cookien grabatzea saihets dezakezu (baina webgune askotarako sarbidea, edo gutienez horien ezaugarrien erabilera, ezinezkoa edo mugatua da orduan).
Nabigatzaileek horiek aurkitzeko, zerrendatzeko eta ezabatzeko aukera ematen dute. Ezabatzen ez badituzu ere, desagertuko dira, hainbat hilabeteko iraungitze-data dutelako edo saioa amaitzen denean, hots, bisitatzen zenuen webgunetik ateratzen zarenean
Webgunean hainbat cookie erabiltzen dira:
Behar-beharrezkoak diren cookieak: funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan eta ezin dira gure sistemetatik desaktibatu. Oro har, egiten duzun zerbitzu-eskaera bati erantzunez soilik aktibatzen dira, hala nola pribatutasun-lehentasunen konfigurazioa, saioaren hasiera edo formularioen betetzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu blokatzeko edo cookie hauen erabileraren berri emateko. Hala ere, cookie kategoria hau blokatzen bada -ez dute datu pertsonalik biltegiratzen-, baliteke gunearen zati batzuk ez funtzionatzea.
Etekin-cookieak: Cookie hauek webgunera egin bisita-kopurua eta trafiko-iturriak zehazteko erabiltzen dira, haien etekinak neurtzeko eta hobetzeko.
Cookie horiek biltzen dituzten informazio guztiak batzen dira eta, beraz, anonimoak bilakatzen dira. Cookie kategoria hau onartzen ez baduzu, zure bisitak ez dira gure trafiko estatistiketan sartuko, baina gunea normaltasunez erabili ahal izango duzu.
Funtzionaltasun-cookieak: Cookie hauek gure webgunearen funtzionaltasuna eta pertsonalizazioa hobetzeko erabiltzen dira. Guk edo haien zerbitzuak gure orrietara gehitu ditugun partaide batzuek ezar ditzakete. Cookie horiek onartzen ez badituzu, baliteke zerbitzu batzuk edo guztiak behar bezala ez funtzionatzea.
Webguneak Google taldearen cookieak erabiltzen ditu. Googlek cookie hauen bidez bildutako datuak nola erabiltzen dituen jakiteko, Googlen pribatutasun-politika eta erabilera-baldintzak irakur ditzakezu hemen.
Eguneratzea
Tratamenduaren arduradunak Politika hau alda dezake aldika. Beraz, informazio pertsonalak tratatzen dituen arduradunarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu, politika honen azken eguneraketa duzuela egiaztatzeko.